Iker Salaberriak ez du Binakako finala jokatuko Promozio mailan. Ostiral gauean 22-16 galdu zuen, Ataunen, Erostarberekin batera, Zabala eta Oier Etxeberriaren aurka. Atzelari bizkaitarrak beste partidu haundi bat jokatu zuen, Javi Zabala partiduko protagonista nagusia izan zelarik. Atzelari urretxuarraren aurka planteatuko partiduak etekina eman zien garaileei. Logroñokoak bizi ibili zuen pelota, erritmo itogarria ezarri zuen eta aurkariak bertan ito zituzten.
Salaberriak ez zuen ligaxkako azken partidua jokatu, beraz bost aste izan dira txapelketako partidurik jokatu gabe eta erritmo falta hori nabaritu zitzaien goizuetarrari eta urretxuarrari. Enpresak pentsatu beharko du egutegiarekin zer egin hurrengo txapelketi begira. Luze egin zitzaien partidua lehen fasean bikoterik onena izan zenari, buruak ere bere lana egin zuen, eta Erostarbek ere aldageletarako bidea hartu behar izan zuen partida amaitu aurretik.