Bi esku pilota partidu jokatuko dituzte gaur, arratsaldeko 18:30etan hasita, Goizuetako frontoian. Kimuen mailakoak izanen dira biak, eta Umore Onako hiru bikote ariko dira lehian.
Aurreneko partiduan, Mikel Zurutuzak eta Josu Alsuak jokatuko dute, Aldabideren kontra. Eta bigarrenean, elkarren kontra ariko dira herriko bi bikote: Alize Sagardui eta Araitz Legarreta batetik, eta Mattin Garmendia eta Axel Salaberria bestetik.