Eskaladako segurtasunari buruz, saioa gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 18a, 11:24

Arainburu Mendi Taldeak antolatu du, arratsaldeko 18:00etarako, Goizuetan bertan.

Eskaladako segurtasunari buruzko saio bat antolatu du Arainburu Mendi Taldeak, gaur arratsalderako. Goizuetan bertan izanen da, arratsaldeko 18:00etan hasita; eta bertan, erakutsiko dute sokaren eta segurtasun gailuen erabilera.

Parte hartzeko interesa dutenek, aldez aurretik idatzi behar dute, whatsappez, 648 070 500 telefono zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!