Iker Salaberria goizuetarrak zita garrantzitsua du gaur, gaueko 22:00etan hasita. Hain zuzen, Binakako Promozio txapelketaren finalera sailkatzeko aukera izango du, Ataunen. Xabier Erostarbe urretxuarrarekin batera, indarrak neurtuko ditu Javier Zabalaren eta Oier Etxebarriaren aurka.