Umore Ona elkartean, apirilaren 30ean, Goittiki Haurtzaindegiaren aldeko bigarren Garagardo Azoka antolatuko da. Umore Ona Elkartearen babesarekin 100 pertsonentzako dago lekua eta afaria izango da. Elkartean bertan izanen da, baina oraindik zehazteke daude prezioa, garagardo kopurua, menua, txartelak non eta zein prezioetan erosi daitezkeen. Datu guzti horiek aurrerago ezagutaraziko dira. Oraingoz argi dagoena festaren eguna da, apirilaren 30a, lekua eta sarrera Goittikiren Haur txokoa laguntzeko izanen dela.