Partiduak jokatuko dituzte gaur, Umore Onako pilotariek. Arratsaldeko 18:00etan hasita, II. Umore Ona Pala Txapelketako hiru norgehiagoka izanen dira. Lehenengoan, Etxeberriak eta Zabalak Perurena eta Iribarren izanen dituzte aurrez aurre; bigarrenean, Iribarrenek eta Iturgoyenek indarrak neurtuko dituzte Goiaren eta Zugarramurdiren kontra; eta, azkenekoan, Zugarramurdik eta Mirandak jokatuko dute Huiziren eta Larralderen aurka.