Joan den urteko abenduan, Euskaltzaindiak ohorezko izendatu zuen Manolo Arozena goizuetarra, eta otsailaren 25ean jaso zuen diploma, gainerako kideekin batera. Donostian izan zen ekitaldia, Gipuzkoako Foru aldundiaren jauregian.
2021eko abenduan izan zuen Euskaltzaindiak bere osoko bilkura, eta bertan, izendatu zituen 19 urgazle eta 26 ohorezko berri. Azkeneko zerrenda horretan ageri zen Arozena. Izendapenarekin, euskeraren alde bertsolaritzatik egin duen lana aitortu zioten goizuetarrari.