Sekulako giroa, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 2a, 00:00

Haur, gaztetxo eta helduek, asteburu ederra pasa dute Goizuetan.

Sekulako egitaraua prestatu zuten astelehenerako goizuetarrek. Mozorro gosariarekin, hasiera ederra eman zieten asteari herritarrek eta jarraian, mozorroak dantzan ibili ziren, herriko kaleetan barrena. Sabelak ederki betetzeko bazkari baten bueltan bildu ziren, eta kantuak ez zuen hutsik egin. Arratsaldean Zahagi Dantzarekin Goizueta osoa jarri zen dantzan, eta  Pantxo Balbuena mexikarraren doinuak entzun ostean, afari eder batekin eman zioten amaiera astelehenari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!