Euskal Herriko Mus Txapelketa gaur arratsaldean Umore Ona elkartean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 26a, 00:00

Gaur izanen da Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa, Goizuetan. Ostiralerako jarri zuten hitzordua, hasiera batean; baina aldatu egin zuten, eta gaur arratsaldean jokatuko dute, 16:00etan hasita, Umore Ona elkartean. Izenematea 20 euro dira, bikoteko. Sailkatzen direnak beste kanporaketa bat jokatu beharko dute aurrerago. Euskal Herriko Mus Txapelketa lurraldeka jokatzen da eta ondoren lurralde bakoitzetik bikoteak sailkatuko dira final nagusira.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!