Ostiralean beharrean, larunbatean izanen da Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa, Goizuetan. Ostiralerako jarri zuten hitzordua, hasiera batean; baina aldatu egin zuten, eta larunbat arratsaldean jokatuko dute, 16:00etan hasita, Umore Ona elkartean. Izenematea 20 euro dira, bikoteko.