Bihar arte epea, PAC ziurtagiriak eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 23a, 00:00

Bihar arte dago epea zabalik, Goizuetan, ardi, behi eta txekorren PAC kanpainarako behar diren ziurtagiriak eskatzeko. Udaletxean egin behar da, honako dokumentazioa aurkeztuta: errolda agiria, hiru urteko antzinatasunarekin; herrian bizi denaren zinpeko aitorpena; Udalarekin zorrik ez duenaren agiria; jabetzan edo alokairuan dituen lurren zinpeko aitorpena; azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa; eta nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen denaren ziurtagiria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!