Zabalik dago ardi, behi edo txekorren PAC kanpainarako beharrezko ziurtagiriak eskatzeko epea. Europako herrialdeei nekazaritza garatzeko, errentagarri egiteko eta nekazarien errenta babesteko ematen zaizkien laguntza multzoa da. Goizuetan, joan den astean zabaldu zen epea, eta datorren ostegunera arte, hilaren 24era arte, egongo da zabalik.
Eskaerarekin batera, hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek: errolda agiria, hiru urteko aniztasunarekin; herrian, urtean gutxienez bederatzi hilabetez, bizi denaren zinpeko aitorpena; Udalarekin zorrik ez duenaren agiria; bakoitzak jabetzan edo alokairuan dituen lurren zinpeko aitorpena; azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa; eta, azkenik, nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen denaren ziurtagiria.