Eskuragai dago emakume baserritarren egutegia. Dohainik eskura daiteke Amaia kafetegian, estankoan eta arropa dendan. Egutegian, Rakel Riko argazkilariaren argazkiek emakume baserritarra jarri dute erdigunean, eta aitortza egin diete egunerokoan egiten duten lanari. 2020 urte amaieran hasi zuten proiektua, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko (LAGA) Berdintasun Programaren barruan, eta Cederna Garalurrekin. Denera, 10 herritako emakumeek parte hartu dute, eta horien artean daude emakume aranoarrak eta goizuetarrak.