Jakinarazi berri dutenez, aurten bai, Goizutrail lasterketa antolatu ahal izango da. Bi urtez, osasun egoera medio, ezinezkoa izan egitea. Aurten, berriz, gogotsu ohartarazi dute maiatzaren 21ean izango dela lasterketaren zazpigarren edizioa: «erne, hurrengo egunetan irekiko baitira izen-emateak!».