Dagoeneko abian da PAC izeneko kanpaina. Hauek, Europako herrialdeei nekazaritza garatzeko, errentagarri egiteko eta nekazarien errenta babesteko ematen zaizkien laguntza multzoa dira, eta Goizuetako Udalak aditzera eman du ziurtagiriak eskatzeko azken eguna otsailaren 24a dela, osteguna.
Eskaerak egiteko, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da: errolda agiria, hiru urteko aniztasunarekin; herrian, urtean gutxienez bederatzi hilabetez, bizi denaren zinpeko aitorpena; Udalarekin zorrik ez duenaren agiria; bakoitzak jabetzan edo alokairuan dituen lurren zinpeko aitorpena; azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa, eta azkenik; nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen denaren ziurtagiria.
Beraz, interesa duenak gogora dezala otsailaren 24ra arte izanen duela aukera ziurtagiriak aurkezteko.