Paratu du hurrengo hitzordua, Arainburu mendi taldeak: otsailaren 13an eginen dute irteera, Goizuetako inguruetan, goiko zentraletik abiatu eta Sasaingo erreka inguratuta. 6,71 kilometroko ibilbide erraza izanen da, zirkularra, 273 metroko desnibel positiboarekin.
Herriko Plazan elkartuko dira, goizeko 08:45etan; eta kotxeetan joango dira goiko zentralera, mendi buelta bertan hasteko. Eguerdiko 13:00ak aldera bueltatuko dira. Goiko zentralera joan ahal izateko, kotxea eramateko bolondresak beharko dituzte, jakinarazi dutenez. Beraz, kotxea eramateko prest daudenei, eskatu diete izena emateko garaian zehaztu dezatela, orrian BAI idatzita; eta beraiekin harremanetan jarriko dira Arainburu mendi taldekoak.
Izenematea otsailaren 10a baino lehen, Estankoan
Irteeran parte hartzeko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik izena ematea. Goizuetako Estankoan egin behar da, otsailaren 10a baino lehen. Irteeran parte hartzen dutenek, musukoa eraman beharko dute, segurtasun neurriak mantendu ezin diren momentuetarako.
2020ko urrian ziren irteera hori bera egitekoak, baina bertan behera geratu zen, pandemiaren bilakaeragatik neurri murriztaileagoak hartu zituelako Nafarroako Gobernuak.