Odola emateko zita goizuetarrek, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 27a, 00:00

Datorren astelehenean, urtarrilaren 31n, izanen dute odola emateko aukera, goizuetarrek. Autohemotekarekin joango da Adona (Nafarroako Odol Emaileen Elkartea), eta arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara izanen da aukera. Mediku kontsultan eginen zaie harrera odol emaileei, eta Plazan izanen dira estrakzioak, bertan jarriko baitute autobusa. Odola emateko, aldez aurretik eskatu behar da hitzor­dua: 848 420 573 telefonoan edo adona.es webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!