40 goizuetar inguru, energia berriztagarrien inguruko hitzaldian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 25a, 00:00
Dozenaka herritar azaldu ziren hitzaldira. Argazkia: Felix Loiarte

GoizuKoop kooperatibak anto­latuta, energia berriztagarriei buruzko hitzaldia eskaini zuen Goienerrek, joan den ostiralean, Goizuetako udaletxeko ganbaran: Berriztagarriak sustatzen, autokontsumotik energia komunitateetara. Goienerreko Maria Arretxek eman zizkien azalpenak, eta herritar askoren interesa piztu zuen gaiak. Izan ere, 40 lagun inguru bildu ziren ganbaran, energia berriztagarriei buruz gehiago jakiteko.

Goienerreko Maite Arretxek eskaini zuen hitzaldia. Argazkiak: Felix Loiarte

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!