'Gure faunari eta florari' liburua aurkeztu zen ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 18a, 00:00
Iñaki Sanz-Azkue azalpenak ematen Eñaut Agirreren begiradapean.

Goizuetako kultur taldeak eta euskera zerbitzuak antolatuta, Gure faunari eta florari begira: ornodunak  liburua aurkeztu zuten ostiralean, udaletxeko ganbaran, Eñaut Agirrek eta Iñaki Sanz-Azkuek. Euskal gizarteak naturarekin izan duen harremanak utzitako ondarea: kondairak, ezagutza, sinesmenak, ipuinak, kultura... landu zuten, eta bertaratutakoek gozatu zuten Sanz-Azkueren eta Agirreren azalpenekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!