Energia komunitateen bueltan hitzaldia izanen da ostiralean, ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 17a, 00:00

Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibaren eskutik, hitzaldia izanen da ostiral honetan, hilaren 21ean,  udaletxeko ganbaran. Berriztagarriak sustatzen: autokontsumotik energia komunitateetara izenburupean, arratsaldeko 18:30etan emanen diote hasiera saioari. Hitzaldia irekia da eta bertaratzeko deialdia luzatu diete herritarrei.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!