'Euskera eta natura txirikordatuz' aurkezpena bihar, ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 13a, 00:00

Arratsaldeko 18:30etan hasita, 'Gure fauna eta florari begira' liburua aurkeztuko dute Iñaki Sanz-Azkuek eta Eñaut Agirrek. 

Goizuetako kultur taldeak eta euskera zerbitzuak antolatuta, Gure faunari eta florari begira: ornodunak  liburua aurkeztuko dute bihar arratsaldean, udaletxeko ganbaran, Eñaut Agirrek eta Iñaki Sanz-Azkuek. 

Arratsaldeko 18:30etan jarri dute horretarako hitzordua, eta kaleratutako liburuaren bueltan arituko dira bi egileak. 
Batez ere, landuko dute euskal gizarteak naturarekin izan duen harremanak utzitako ondarea: kondairak, ezagutza, sinesmenak, ipuinak, kultura...  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!