Kikilisaldak antolatuta, hitzaldia izanen da bihar, eskolako jangelan, arratsaldeko 16:45etatik 18:00etara. Elikadura osasungarria eta jasangarria jarriko dute erdigunean, eta horren bueltan arituko da Eneritz Mujika dietista-nutrizionista.
Plateraren ertzak izenburupean, hizlariak bertako, garaiko eta kalitatezko produktuak izanen ditu hizpide.
Izena emateko azken eguna
Goizuetara heldu aurretik, bihar, Mujikak Leitzan du hitzordua. Ordu berean izanen da hitzaldia, eskolako jangelan, baita ere.
Gaur da izena emateko azken eguna. Interesa dutenek, bete eskoletan bideratu den galdetegia edo, bestela, deitu Anikote kiroldegira eguerdiko 13:00ak baino lehen: 948 51 07 19.