Goizuetako errepidea itxita, Hernanira eta Leitzara

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 10a, 15:22
Lurjausi batek errepidea hartu du, Ibero eta Artzan artean.

Arranbideko zubia hartu du Urumea ibaiak goizean, eta Hernanirako bidea ixtea erabaki du errepideetako zerbitzuak. Eta eguerdian, lurjausia izan da Ibero eta Artzan artean, eta Leitzarako errepidea ere itxita dago.

Gainezka egin du Urumea ibaiak gaur, euritearen eraginez, bailarako zenbait tokitan. Eta Goizuetatik Hernanirako bidean, zenbait puntutan atera da ura. Goizean goizetik eman dute abixua, Olatxon ibaiak gainezka egin duela, bideoan ikusi daitekeen bezala. Eta Arranbideko zubia ere hartu du urak goizean, ibaiaren mailaren gorakadarekin. Hori horrela, Goizuetatik Hernanirako bidea itxita dago, errepideetako zerbizuak hala erabakita; eta oraingoz bertatik ez joatea eskatu dute.


Baina Hernanirako errepidea bakarrik ez, itxita dago Leitzarako bidea ere. Lurjausia izan da Ibero eta Artzan artean, bidea oztopatu du, eta ez dago bertatik pasatzerik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!