Hiru sute izan ziren Goizuetan, lau eguneko epean. Horietako bi Artikutzan, Arantzarekin mugan, Beltzuntza mendiaren inguruan. Abenduaren 31n izan zen aurrenekoa, eta urtarrilaren 3ko ilunabarrean bigarrena. Eta bestea, Etxolla azpiko aldean izan zen, urtarrilaren 4ko goizaldean, Artikutzakoa oraindik piztuta zegoela. Itxuraz, nahita piztutakoak izan dira hirurak.