Bigarren itzulia hasiko du Iker Salaberriak, Zallan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 7a, 00:00
Iker Salaberria, aurreko partidu batean. Argazkia: FederaciĆ³ Catalana de Pilota

Erostarberekin, lider iritsi da Binakakoaren bigarren zatira.

Gaur jokatuko du Iker Salaberria goizuetarrak, profesional mailan, Promozioko Binakako Txapelketan. Zallan ariko da, eta ligaxkaren bigarren itzulia hasiko du Salaberriak, bertan, Erostarberekin batera. Gaueko 22:00etan hasita, aurrez aurre izango dituzte Victor eta Gaskue.

Maila ederrean aritu dira Salaberria eta Erostarbe, aurreneko itzulian; eta lider dira une honetan, jokatutako zazpi partiduetatik sei irabazita. Haiekin berdinduta daude Bakaikoa eta Elizegi, beste sei garaipenekin; eta atzerago hirugarren sailkatuak, Zubizarreta III eta Eskiroz, lau partidu irabazita. Zazpigarren garaipena nahi dute gaur.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!