Proposamenak aurkezteko aukera urtarrilaren 11ra arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 6a, 00:00

Ekarpenak mszabril37@gmail.com helbide elektronikoan egin daitezke eta kontsultak, aldiz, esteka honetan: labur.eus/xWMib.

Goizuetako Udal Plan Orokorreko EU-5 Unitatearen barruan, Xumar Bakero Olaizola eta Ignacio Loiarte Eskuderok sustatutako  Hiru jarduketarako Plan Bereziaren Herritarren Parte Hartzeko Planaren funtsa hauxe da: «Udalaren gidari izatea herritarren parte hartzeko eta herritarren parte-zeharkotasuna sustatzeko, Udalaren kudeaketa publikoaren gobernu ardatz gisa izateko».

Horretarako, parte hartzeko bilera bat egin zen, Goizuetako udaletxeko Batzar Aretoan, abenduaren 13an, eguerdiko 12:20etan. Bertan, talde idazleak  Goizuetako Udal Plan Orokorreko EU-5 Unitatearen Hiri Jarduerarako Plan Bereziaren aurretiazko dokumentuaren berri eman zuen. Beraz, urtarrilaren 11ra arte epea zabalik dago aztertutako dokumentuaren gainean proposamenak eta iradokizunak aurkezteko.

Ekarpenak, mszabril37@gmail.com helbide elektronikoan egin daitezke. Eta horrez gain, Hiri jarduketarako Plan Berezia eta Hiritarren Parte Hartzeko dokumentua kontsultarako eskuragarri egongo dira ondorengo estekan: labur.eus/xWMIb.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!