Erregeen bisita izanen dute bihar Goizuetako herritar txikiek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urt. 4a, 00:00
Errege etorrera ekitaldia goiko frontoian izanen da.

Arratsaldeko 17:00etatik 17:30etara opariak jasotzeko aukera egonen da Goxalin edo Gazte Txokoan.

Egun potoloa izanen da biharkoa goizuetar txikientzat. Izan ere, Erregeen bisita izanen dute. Arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera Erregeen etorrera ekitaldiari eta Goizuetako kale nagusian zehar izanen da. Hala ere, lehenago, arratsaldeko 17:00etatik 17:30etara bitartean, opariak jasotzeko aukera egonen da, Goxalin edo Gazte Txokoan. Kale buelta egin ostean, Erregeen etorrera ekitaldia goiko frontoian izanen da, eta Goizuetako Guraso elkarteak azaldu du maskarila erabiltzea eskatuko dela. Horrez gain, eskatu dute pertsonen arteko distantziak mantentzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!