Hitzaldia gaur ganbaran, Urumeako ornodunei eta ahozko ondareari buruz

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 10a, 00:00

Eñaut Agirre eta Iñaki Sanz-Azkue, 'Gure faunari eta florari begira' liburuarekin.

Eñaut Agirrek eskainiko du, 'Gure faunari eta florari buruz' liburua oinarri hartuta, 18:30etan.

Abenduko kultur ekintzen barruan, hitzaldia eskainiko du gaur Eñaut Agirre filologo hernaniarrak, Urumea bailarako natur eta ahozko ondareari buruz. Goizue­tako udaletxeko ganbaran izanen da, arratsaldeko 18:30etan. Iñaki Sanz-Azkue bio­logoa ere bertaratzekoa zen, bai­na ezinen du joan azkenean.

Zehazki, ornodunak izanen di­ra hizpide saioan, oinarri hartuko baitute irailean argita­ratu zuten liburua: Gure faunari eta florari begira bildumaren aurrenekoa, ornodunei eskainitakoa; anfibioak, arrainak, narrastiak, he­gaztiak eta ugaztunak. Laster argitaratuko dute bigarrena, zomorroei eta landareei buruzkoa.

Liburua eskuratzeko aukera izanen da hitzaldian bertan, eta bestela, Dobera Euskara Elkartearen bulegoan (Hernanin, Larramendi kalea 11, behea) ere eskuragarri dago, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!