Joan den urteko etenaren ondoren, Feria Eguna bueltan izan zen Goizuetan. Eta eguraldi petralak lagundu ez bazuen ere, giro polita izan zen, eskolako frontoia bete zuten dozenaka posturen aurrean. Ez zuten hutsik egin musikak edota taloek ere, festa borobila izan zedin. Frontoiaren babesetik kanpo kazkabarra ari zuen bitartean, goxotasuna zen nagusi Feriako postuetan, Felix Loiarteren argazkietan ikusi daitekeen bezala.