Tratu onen kultura lantzeko saioa, gaur ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 2a, 00:00

Izan Bhutan proiektuaren baitan, gurasogintzan tratu onen kultura lantzeko saioa izanen dute gaur, Goizuetako udaletxeko ganbaran, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. 3-14 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutakoa da. Azaroaren 18rako zegoen aurreikusita, baina atzeratu egin zuten, eta gaur izanen da azkenean. Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar zen izena: Goizuetako Guraso Elkarteari idatzita (g.elkartea@hotmail.com), edo Gizarte Zerbitzura deituta (948 51 08 40). Zaintza zerbitzua ere izango da, aldez aurretik eskatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!