Feria berezia, eguraldi petralarekin ere

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 1a, 00:00
Taloek ere ez zuten hutsik egin, beste behin, Feria Eguna goxatzeko.

Joan den urteko etenaren ondoren, Feria Eguna bueltan izan zen Goizuetan, aurreko larunbatean. Eta eguraldi petralak lagundu ez bazuen ere, giro polita izan zen, eskolako frontoia bete zuten dozenaka posturen au­rrean. Ez zuten hutsik egin musikak edota taloek ere, festa borobila izan zedin. Frontoiaren babesetik kanpo kazkabarra ari zuen bitartean, goxotasuna zen nagusi Feriako postuetan, bi urteko etena luze egiten baita.

Emakume bat eta haur bat, postu baten aurrean, saltzailea irripartsu begira dutela. Argazkiak: Felix Loiarte

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!