«Baserritar elkartea sortzea ona izan da, baina oraindik asko dago egiteko»

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 29a, 00:00

Baserritar ugar bildu ziren bileran.

Auzoetako ordezkariak izendatu dira eta baserritar komisioa bat sortu da. «Arnas berriak emateko».

Goizuetako nekazari eta baserritarrek erabaki dute datorren asteetan auzoetako errepresentanteak izendatzea eta baserritarren komisio bat sortzea, Goizuetako nekazaritza eta abelzaintzari arnas berriak emateko. 25 baserritar eta EHNEko idazkaria den Patziku Irisarri bildu ziren azaroak 17ko bileran. Gai interesgarriak eta partehartze aktiboa izan zen, beti ere baserria garatzeko  informazio eta ekimenean oinarritutako bilera mamitsua sortu zuten.


Gaur egungo baserri inguruko egoera aztertu zuten. Bertan 80 bat uztiategi daude gaur egun. Agerian gelditu zen «baserrietako bideak eta mendi aldea dauden  egoera txarra. Baserrietako bideak leku askotan zuloz beteta daude, kitamiedorik gabe, arrisku leku asko daude eta mendian aziendak amiltzeko leku kritikoak daude, uraren askak eta infraestukturak ere oro har oso egoera txarrean daude.Mendiak ere oso zikinak daude, sasiak eta oteak hartutako eremu haundiak daude, eta hau dena baserritarrek bakarrik zuzentzea ezinezkoa da».

«Mendiak ongi jartzeko dirua ehiza postutako pista konpontzeko bideratu da»
Honi gehitu behar omen zaio «150 behi mestizo salbaje inguru batere kontrolik gabe daudela. Istripu eragile izan daitezke, gaitzak kutsatu (tuberkulina)  pertsonei edota beste aziendei».


Hala ere min gehien egin diena azken esleipena izan da, «Artikutza ondoko mendiak egoera onean jartzeko nafar gobernuak jarritako diru partida haundiena (45.000 eurotatik 40.000 euro) berezko egin beharretatik desbideratu eta ilarbietako ehiza postutako pista kompontzeko erabili izana tamalgarritaz jo genuen».


Azken aldian egin diren ekintzak ere landu zituzten. «Eman den pausurik garrantzitsuena lau aska egitea izan da. Nahiz eta oso pausu positiboa izan, benetako beharrak aztertu eta zuzentzeko asko falta dela azpimarratu behar da. Nahiz eta Udala eta baserritarrak biltzen ari garen eta lanketa bat egiten, aurrera pausuak  tantaka datoz».


Zonaldeko baserritar elkartea sortu izana oso positibo ikusi dute, «baina errealitatean Goizuetako baserritar gehienoi momentuz ia onurarik ez zaigu iritsi egoera berri honetatik». Baserritik Udalera zerga bidez iristen den diru kopuru haundia da, baina ez dira behar diren inbertsioak egiten.Hau dena dela eta, erabaki dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!