Azaroaren 25aren atarian 'Zauria(k)' dokumentala gaur, ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 21a, 00:00

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren bueltan, hainbat ekitaldi izanen dira Goizuetan. Gaur, dokumentalaren proiekzioa 18:30etan.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, Zauria(k) dokumentala proiektatuko dute gaur, udaletxeko ganbaran, arratsaldeko 18:00etan hasita. Joan den asteazkenean, Emaginen eskutik, Zer eragin dauka gure herrian? hitzaldia izan zuten eskolako jangelan.

Gaurkoan, berriz, eromena, gaizkiegonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen duen dokumentala proiektatuko dute, eta sufrimendu psikosoziala zein genero bizipenak uztartzen dituen 9 emakumeren errealitateak azaleratuko dira.

Azaroaren 25ean, jarraipena

Ostegunean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Goizuetako Emakume Taldeak antolatuta kalejira eginen dute herrian. Arratsaldeko 18:30etan emanen diote hasiera, herritik plazaraino.

Indarkeria matxistaren aurkako lanean urratsak emateko helburuarekin, antolatzaileek deialdia luzatu diete herritarrei, azaroaren 25ean kolore moreko jantziak janzteko eta balkoiak morez apaintzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!