'Tratu onen kultura gurasogintzan' hitzaldia ostegunean, ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 16a, 00:00

LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, Tratu onen kultura gurasogintzan saioa izanen da ostegunean, udaletxeko ganbaran. Arremanitz kooperatibako kideek gidatuko dute saioa, eta bi orduko iraupena izanen du, 17:00etatik 19:00etara. 3 eta 14 urte bitarteko umeen gurasoei zuzendutako ekintza da, eta parte hartzeko beharrezkoa zen aldez aurretik izena ematea. Bestalde, aurreratu dute haurrentzako zaintza zerbitzua eskainiko dutela. Zerbitzua erabili behar bada, aldez aurretik eman behar da izena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!