Baserritarrek bilera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 16a, 00:00

Bilera baterako deia luzatu diete baserritarrei, Goizuetan, biharko. Udaletxeko ganbaran eginen dute, 19:00etan hasita. Nabarmendu dutenez, «oso garrantzitsua» izanen da bertaratzea, bilera horretan aurkeztuko baitute «baserria garatzeko proposamena», aurrez landu dutena. Gainera, «prozesuaren hasieran laguntzeko asmoz», adierazi dute bertan izanen dela Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE) sindikatu eta elkarteko idazkaria. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!