Bere kirol ibilbide profesionalari agur esan zion Aimar Olaizolak larunbatean, Goizuetako Xalto eskolako frontoian, herritarren aurrean. Ezker gantxo dotore batekin bukatu zuen partidua, 22-14 irabazita. Eta ondoren, goizuetarren omenaldi beroa jaso zuen, makina bat sorpresa eta oparirekin, Felix Loiarteren argazkietan ikus daitekeen bezala.