Bihar arratsaldeko 18:00etan, Bertso marraztuak ekitaldiaz gozatzeko aukera izanen dute herritarrek, udaletxeko ganbaran. Protagonista izango dira, Saioa Alkaiza eta Alaia Martin bertsolariak, eta Unai Gaztelumendi, marrazkilaria. Haurrentzako zaintza zerbitzua ere eskainiko dela jakinarazi dute.