Joan den larunbatean eman zitzaion hasiera Goizuetako kultur agendari, Umore Ona egunarekin, eta ostiral honetan izanen du jarraipena, Bertso marraztuak ekitaldiarekin. Bertan izanen dira Saioa Alkaiza, Alaia Martin eta Unai Gaztelumendi. Arratsaldeko 18:00etan emanen diote hasiera bertso saioari, Ganbaran. Larunbatean berriz, Goizuetako pilotari maiteenari agurra eginen zaio, eskolako frontoian, arratsaldeko 17:00etan.
Azaroaren 19an Minondoren Gutunak liburuaren aurkezpenaz gozatzeko aukera izanen dute herritarrek, eta azaroaren 21ean berriz, Zauriak dokumentala proiektatuko dute, Ganbaran.
Azaroaren 26an, Antton Telleriaren bisita izanen dute goizuetarrek. Izan ere, Nekatutak bakarrizketa eskainiko du, arratsaldeko 18:30etan hasita, Ganbaran. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude, Goizuetako Estankoan, 5 eurotan. Hilabeteari amaiera emateko, artisau, nekazaritza eta ganadu feria eginen dute.
EGITARAUA
Az. 12, 18:00 Bertso marraztuak. Ganbaran.
Az 13, 17:00 Aimar Olaizolari agurra. Eskolako frontoian.
Az. 19, 18:30 Minondoren gutunak. Ganbaran.
Az.21, 18:00 Zauriak dokumentala, Ganbaran
Az.26, 18:30 Nekatutak, Antton Telleria, Ganbaran.
Az.27, Feria