Azaroaren 27an izanen da Feri Eguna, Goizuetan, artisau eta nekazaritza produktuekin, eta ganaduarekin. Eta hori antolatzeko, bigarren bilera eginen dute gaur, arratsaldeko 18:00etan hasita, udaletxeko ganbaran.
Irekia izanen da saioa, bere aportazioa egin nahi duten guztientzat: proposamenak egin, iritzia eman, arduraren bat hartu...