Bilera baterako deia luzatu diete baserritarrei, Goizuetan, hurrengo asteazkenerako, azaroaren 17rako. Udaletxeko ganbaran eginen dute, 19:00etan hasita. Eta nabarmendu dute, «oso garrantzitsua» izanen dela bertaratzea, bilera horretan aurkeztuko baitute «baserria garatzeko proposamena», aurrez landu dutena.