Aimar Olaizolari sorpresa emateko, doako autobusa Labritera

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 7a, 00:00

Datorren asteartean, Aimar Olaizolari buruzko saio berezia grabatuko du ETBk, Iruñeko Labrit frontoian. Eta Olaizolari sorpresa emateko, goizuetar talde bat frontoian agertzea nahi dute ETBkoek. Horregatik, doako autobusa antolatu dute, Goizuetatik Labritera: arratsaldeko 17:45etan aterako da Plazatik, eta 22:30ak alderako aurreikusi dute bueltatzea. Joan nahi duenak, Amaia kafetegian eman behar du izena. Aimarren kamixeta edo beste edozein arropa gorri janztea gomendatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!