Goizuetako Udalak herritarrei jakinarazten die, mendian larreak erre nahi dituenak dokumentazioa aurkeztu beharko duela Udalean. Aurkeztu behar ditu alde batetik, baimen eskaera izen abizenak, helbidea, telefonoa eta sinadurarekin; bestetik, terrenoaren eskritura osoaren kopia, eskaera egiten duenak eskrituran agertzen den pertsona berdina izan beharko du; eta azkenik, planoaren kopia: lekua markatuta eta katastroko erreferentziarekin. Eskaera egiteko epea urtarrilaren 31 bitartekoa izango da, Udal bulegoetan eguerdiko 12:30ak arte.