Aimar Olaizolaren azken partidurako sarrerak, eskuragai

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 21a, 00:00

Ibilbide oparo baten ostean, Aimar Olaizolaren azken partidua Goizuetan izanen da, bere sorterrian, azaroaren 11n. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko: aurrez aurre, Amaia kafetegian eta estankoan; edo, bestela, online, helbide honetako formularioa beteta. Antolatzaileek azaldu dutenez, izena ematen duten guztientzat sarrerarik ez balego, Goizuetan erroldatuek izanen dute lehentasuna; eta, erroldatu guztientzat sarrerarik ez balego, zozketa publiko bidez banatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!