Etenaldi luzearen ondoren, bihar arratsaldean hasiko ditu entsaioak Umore Ona abesbatzak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 7a, 00:00
Umore Ona abesbatzako kideak, kale buelta batean. Argazkia: Felix Loiarte.

Berriro martxan jartzeko honetan, abesbatza «indarberritu» nahi dute, eta kantatzea gustuko duten guztiek animatu dituzte, ostiraleroko entsaioetara gerturatu eta parte hartzera.

Etenaldi luzea izan du Goizuetako Umore Ona abesbatzak, iazko martxoan pandemia hastearekin batera gelditu baitzuen bere jarduna. Eta ordutik, ez dira berriro elkartu, kantatzeko.


Baina martxan da abesbatza berriro, osasun egoerak hobera egin duten honetan, eta neurrien malgutzeak hala ahalbidetuta. Eta bihar hasiko ditu entsaioak: ostiralero eginen dituzte, dantzetarako lokalean, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara.


Hori horrela, abesbatza «indarberritu» nahi dute, eta bertaratzeko gonbitea luzatu diete kantatzea gustuko duten guztiei. Abesbatzako edozein partaideri abixatuta eman dezakete izena, eta ostiraletako entsaioetara azaldu. «Edonork hartu dezake parte, eta entsaiora etortzera animatzen bazara, seguru ongi pasako duzula», nabarmendu du­­te abesbatzatik

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!