Mendialdekoaren sei semifinal jokatuko dituzte bihar, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 2a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia, eta Umore Onako bost pelotari ariko dira bertan.

Ostiralarekin ez, igandearekin jo­katuko dituzte Mendialdeko Bu­ruz Buruko Txapelketako par­tiduak, Goizuetan, asteburu honetan; eta ez dira nolanahikoak izango: semifinaletako sei partidu jokatuko dituzte bertan, arratsaldeko 18:00etan hasita. Horietatik bostetan ariko dira Umore Onako esku pelotariak.

Sein mailako semifinalak jokatuko dituzte aurrena: Beñat Narbarte, Aurrerako Andiarenaren kontra ariko da; eta L. Elizegi, Aurrerako Olaizolaren kontra. Segidan izanen dira, nesken bi partiduak: Alize Sagarduik Aurrerako Barberia izanen du aurrean, eta Araitz Legarretak Aurrerako Imaz. Eta azkenik, kimuen bigarren mailakoak jokatuko dituzte: Aurrerako Zabaleta eta Dorronsoro elkarren kontra; eta Axel Salaberria, Larraungo Bildarrazen kontra.

 

Partidu garrantzitsuak, Gipuzkoako Txapelketan

Esku pelotari hernaniar eta astigartarrek, berriz, Gipuzkoako Txapelketarekin jarraituko dute asteburu honetan. Eta partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte, partidurik galdu gabe jarraitzen duten hiru bikote hernaniarrek, esaterako: Iturbe eta Azpeitia kadeteak Zumaian ariko dira gaur, 12:00etan; Salaberria eta Ortiz de Urbina nagusiek Lazkaon jokatuko dute, gaur goizeko 11:30etan; eta arratsaldean ariko dira Apaolaza eta Lasa nagusiak, Hernaniko kiroldegiko frontoian, 17:30etan.

Hodei Exposito astigartarrak eta Markel Lizeaga hernaniarrak ere, irabazi beharreko partidua daukate, nagusien ohorezko mailan. Usurbilen jokatuko dute bihar, 11:00etan, Pagazpeko bikotearen kontra. Partidu zaila daukate aurretik, baina garaipena behar dute, semifinaletara sailkatu nahi badute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!