'Izan Bhutan' proiektuaren aurkezpena egingo da etzi ostiralean Ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 29a, 00:00

Izan Bhutan proiektuaren aurkezpena egingo da etzi, 20:00etan, Goizuetako udaletxeko Ganbaran. Bhutan proiektuak Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen XII. Saria jaso zuen 2019ko urrian eta bertan Goizueta Nafarroako Butantxo edo Zaintza Herri gisa definitzen da. Proiektu honi buruz gehiago jakin nahi duenak aurkezpenera hurbilduta ezagutuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!