Goizuetarren artean, berrerabiltzen

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 19a, 00:00

Goizuetarrek, bigarren eskuko edozer gauza salerosteko Whatsapp talde bat sortu dute Goizueta berrerabiltzen izenekoa. «Erabiltzen ez dituzun liburu, arropa edo trastez beteta baduzu etxea, sartu talde berri honetara». Horretarako, mezua bidali 677 632 395 zenbakira eta taldean sartzeko aukera eskainiko da. Horrez gain, sartzen den oro izango da taldeko administratzaile, «nahi duena sartu ahal izateko. «Sartu taldera eta egin zure eskaintza Goizueta berrerabiltzenen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!