«Nire azken partidua azaroaren 13an izanen da Goizuetan»

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 15a, 11:58

Aimar Olaziola gaurko prentsaurrekoan, Bizkaia frontoian.

Aimar Olaziolak azaroaren 13an jokatuko du azkeneko partidua profesional bezala Goizuetan bertan. Goizuetarrak egun horretan bertan beteko ditu 42 urte eta agur esango dio 23 urteko ibilbide profesionalari. Bilboko Bizkaia frontoian, Jose Ramon Garai Baiko Pelota enpresako zuzendari nagusiarekin batera egindako prentsaurrekoan ezagutarazi berri du gaur goizean bere erabakia. «Nire azken partidua etxean, Goizuetan, izanen da azaroaren 13an».

1998ko apirilaren 12an, Lekunberriko (Nafarroa) Jaian Jai pilotalekuan profesionaletan debuta egin zuen eta 23 urte t'erdi eta gero  hamalau txapela nagusi lortu ditu. Buruz buruko lau txapela jantzi zituen (2005, 2007, 2012 eta 2013), lau t'erdiko txapeldun zazpi aldiz irten zen (2002, 2004, 2005, 2008, 2011, 2012 eta 2013) eta binakakoan hiru txapela gehitu zituen (2008, 2011 eta 2016). 

Olaizolak aukera du oraindik agur esan aurretik beste txapel bat irabazteko. Caixabank Masterseko finala jokatuko du igande honetan, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Jose Javier Zabaleta izango du bikotekide, eta Danel Elezkano eta Jon Mariezkurrena aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!