Hodei Lujanbio seigarren, Axari Trailen

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 14a, 00:00

Axari Trail mendi lasterketa jokatu zen igandean, Idiazabalen; eta bertan aritu ziren bailarako lau korrikalari. Lasterketa luzean (25 kilometro), seigarren sailkatu zen Hodei Lujanbio goizuetarra, 2:18:27 denborarekin; eta 129garren helmugaratu zen Julen Zulaika hernaniarra, 3:12:52 denborarekin. Proba motzean (16 kilometro), berriz, 58garren izan zen Garikoitz Lopez goizuetarra (1:40:20), eta 144garren Andoni Larralde hernaniarra (2:01:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!