Goizuetatik Arritxuloko aterpetxerako ibilaldia eginen dute, irailaren 18an. Beharrezkoa da izena ematea.

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 10a, 00:00

Arainburu Mendi Taldeak mendi irteera antolatu du irailaren 18rako. Goizuetatik Arritxuloko aterpetxerako bidea osatuko dute, gutxi gorabehera, 6 ordutan. Bazkaria aterpetxean izanen da (menua 16 euroan) eta bueltako autobusa, 17:30etan, aterpetxetik.


Izena emateko azken eguna hilaren 15a da, eta Elena estankoan apuntatu behar da. Autobuserako 5 euro ordaindu behar dira, izena ematerakoan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!